Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetak leku propioa dute jada interneten. www.kronika.net atariak diseinu berria eta nobedade ugari ditu. Dobera Euskara Elkartearen apustuetako bat da web orria. Berrikuntza nagusietako bat da, aipatutako herrietako notiziak etengabe berrituko direla, egunero herri horietako berri izateko aukera izango dela interneten.
Urumeako Kronika atariaren orrialde nagusian, portada deitzen zaionean, eguneko notizi guztiak agertuko dira, lehentasunaren arabera sailkatuta. Herri bakoitzaren gainean klik eginez gero berriz, herri horietako notiziak soilik ikusteko aukera izango da.
Azpisailak ere baditu web orri berriak: elkarrizketak, kirolak, Jasota Bezala…