Euskara garelako Hekimen korrikan

Hekimen elkarteak 24. korrikan parte hartu du. “Euskara gara” lelopean egindako edizio honetan euskarazko komunikabideek presentzia nabarmena izan dute ez bakarrik kilometroan parte hartuz, korrikaren inguruko informazioa Euskal Herriko txoko guztietara hedatzeko izugarrizko lana egin dute euskarazko komunikabideek. Euskaraz bizi aha izateko helburua lortzeko bidean euskarazko komunikabideek duten zeregina nabarmen gelditu da korrikaren edizio berri honetan. Zorionak eta animo handia AEKri.