Teknologiak ziztu bizian egiten du aurrera azken aldi honetan eta zaila izaten da euskarazko komunikabideentzat asmakizun bakoitzak komunikabideen alorrean izango duen eragina behar den patxadaz neurtzea. Itzultzaile automatikoa horietako bat da. Izan ere, aukeraz beterik dator baina, era berean, hizkuntzen pertzepzioan ere eragiten duen neurrian arriskuak izan ditzake. Aukerez eta arriskuez hausnarketa egiteko saioa edukiko dugu otsailaren 24an Martin Ugalde Kultur Parkean. Saioa arratsaldeko 16:00etan izango da.