Euskarazko komunikabideak berrikuntzaren bidean

Berrikuntza da egoera berrira egokitzeko dugun tresnarik eraginkorrena eta horretaz arituko gara urriaren 6an Hernaniko Orona Ideo berrikuntza parkean. Gurekin Carmina Crusafon, Genis Roca eta Jordi Font lagun katalanak arituko dira berrikuntzaren inguruan dituzten ikuspuntuak eta esperientziak gurekin konpartitzeko. Horietaz gain, Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibiak sektoreak berrikuntzaren inguruan onartutako dokumentua aurkeztuko du eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak bere saileko ikuspuntua eskainiko digu.