Hekimenek 22. korrikan hartu du parte

Euskarazko komunikabideek euskaldunak behar dituzte proiektu komunikatiboak garatzeko. Komunitate zabala, fidela, inplikatua eta euskararen normalizazio prozesuarekin bat egiten duena izan da euskarazko komunikabideei sostengua eman diena urte hauetan guztietan. Hala ere, euskararen normalizazio prozesuak euskara kalitatez erabiltzen duten pertsonen kopurua areagotu behar du eta era berean, euskarazko komunikabideek euskaraz bizitzeko proiektu komunikatibo modernoak, berritzaileak eta anitzak eskaini behar dituzte. Hortxe zirkulua, hiztun berriek komunikabideak sendotzen dituzte eta komunikabideek hiztun horiei euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen diete. Batak bestea behar du, harreman horretan sakonduz egingo dugu aurrera. Eskerrik asko AEKko lagunei hiztun berri horiek sortzen egiten duten lan eskergarengatik.