Ikus-entzunezko lege berriaren aurrean

Ostegun honetan Espainiako Kongresuak Ikus-entzunezko Lege berriaren eztabaidari ekingo dio, eta eztabaidaren atarian, Legeak bere egin behar dituen ardatz nagusiak proposatzeko batu dira Donostian euskararen eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragile.

Ikus-entzunezko Lege berriak euskararen etorkizunean izango duen garrantzia azpimarratu dute, eta euskal alderdiei eskatu diete gutxieneko duina onartzeko urratsak egin ditzatela. Legeak jaso beharreko ardatzak zehaztu eta hizkuntza gutxitu bakoitzak kuota zehatza izan beharko duela ere ohartarazi dute.

Agerraldian izan dira besteak beste Iban Arantzabal TOKIKOMeko presidentea eta Igor Astibia HEKIMENeko zuzendaria.