Zorionak Hekimen

Gaurko egunean duela 10 urte sortu zen Hekimen elkartea. Euskarako komunikabideak bildu eta denon artean mende berriak dakartzan mota guztietako erronkei aurre egiteko asmoz sortu zen. Urte hauetan guztietan asko da lortutakoa eta askoz ere datozen urteotan landu beharrekoa baina, euskarazko komunikabideak ez gara erraz amore ematen duten horietakoak eta etorkizunean ere oraingo oztopoak gainditzen jakingo dugu. Herri ekimenez sortu ginen, ez dugu hori ahazten eta gure herriari zor diogu gure egunerokoa. Guregandik espero dena ematen jakingo dugu.