Gaur bertan argitaratu dira euskarazko hedabideentzako 2022-24 aldirako laguntzen ebazpena eta Covid-19aren pandemiak hedabideetan eragindako kalteak gutxitzeko dirulaguntza bereziei dagokiena. Hekimen elkarteak bere balorazioa zabaldu du ohar honen bitartez. Oro har, euskarazko komunikabideek erakunde publikoen aldetik bultzada sendoagoa behar dutela azpimarratu du elkarteak.