Euskarazko komunikabideek baliabide gehiago behar dute egonkortasuna bermatzeko

Igor Astibia Hekimeneko koordinatzailea elkarrizketatu du Hamaika Telebistak. Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideetara bideratzen dituen bi deialdiak izan ditu hizpide; horietako bat duela urte askotatik martxan dago, eta bestea pandemiaren ondorioei aurre egiten laguntzeko banatutako sei milioi euroko partida da. Astibiak adierazi du sei milioi euro horiek “era desorekatuan eta desegokian” banatu direla, euskarazko komunikabideek sei milioi horietatik milioi erdi bat soilik jaso dutelako.