Hekimeneko zuzendaria Etbko Hitzokei saioan

Urko Aristik Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibia elkarrizketatu du ETBko Hitzokei telesaioan. Eusko Jaurlaritzak 2022. urtearen bukaeran plazaratutako bi deialdiren ebazpenak izan ditu hizpide Hekimeneko zuzendariak eta euskarazko komunikabideek baliabide gehiago behar dutela azpimarratu du bai egonkortasuna bermatzeko bai eta berrikuntzari ekiteko ere.