Herri ekimenezko euskarazko komunikabideek Hekimen elkartearen bitartez, bat egin dute Nafarroa osoan euskararen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. Apirilaren 20an Kontseiluak deituta Nafarroako 200 eragile baino gehiago bildu ziren Parlamentuaren aurrean berehalakoan hauteskunde kanpainan hasiko diren alderdi politikoei euskararen ofizialtasunaren auziari irtenbide egokia eman diezaioten haien proposamen politikoetan. Kontseiluak alderdiekin harreman erronda hasiko duela jakinarazi zuen agerraldian bertan.