Urtero, Euskal Hedabideek bi eguneko formakuntza eta gogoeta mintegia antolatzen du, euskarazko hedabideetan lan egiten dutenei zuzendua. Topaketa horrek, hedabideen sektorearen inguruko etorkizuneko erronkei lotzeko helburua du beti ere, elkarlan eta mutualizazio proiektuak lehenetsiz eta elkarren arteko momentu goxo bat pasatzeko aukera emanez.
Aurten, gure 7. mintegia izan da 2023ko azaroaren 24ean ostiral arratsaldez eta 25an larunbat goizez iragan da Kanboko Seaskaren egoitzan.
Parte hartzaileei dagokienez, ostiral arratsaldean hedabide ezberdinetako 30 bat langile, arduradun, laguntzaile baita kanpoko hizlariak hurbildu dira eta larunbatean 20 bat. Azpimarratzekoa da parte hartzaileen artean, “Euskarazko kazetaritza” unibertsitateko diplomaren baitan gure hedabideetan alternantzian ari diren ikasle gehienak agertu direla topaketa horietan.Euskarazko hedabideentzat berri ona da eta etorkizunarako baikorra, transmisioaren erronkaren inguruan.
Ostiral arratsaldeko saioan, Hekimen elkarteko Igor Astibia, Behategiako Hibai Castro, Euskararen Erakunde Publikoko Amande Anin eta Euskal Konfederazioko Sebastien Castet aritu dira. Eskertzen ditugu haien hitz hartze eta azalpenak.
Larunbateko saioa aldiz, hedabide bakoitzaren berri eta haien bilakaera aipatzeko pentsatu zen, baita elkarlanean egin ekoizpenak, Hedabideak publizitate sailaren emaitzak eta Euskal Hedabideak elkartearen berregituraketa eta proiektuak aurkezteko ere.
Erran daiteke mintegi hori berriz ere momento aberasgarri eta eraikitzailea izan dela denentzat, jakinez gure bost hedabideen arteko tarte hori ez dela bakarrik izan gogoeta momentu bat baina ere informalkiago bakoitzak bestearen ezagutza egin dezan.
Parte hartzaileen erranetan Euskal Hedabideak elkartea indargune bat da, komunitate bat bezala kontsideratua da eta horren garatzen segitzeko pausoak eman beharko ditugu.