Innovation Media Consulting euskarazko komunikabideekin elkarlanean

2023aren bukaeran IMC aholkularien bisita izan genuen. Euskarazko komunikabideen sektorea eta bereziki Gaztezulo eta Aiurri komunikabideak gertu gertutik ezagutu ahal izan zituzten. Notak hartu, galdera ugari egin eta lehen diagnosi orokorra plazaratu zuten abiatu baino lehen. 2024aren lehen hiruhilekoan berriz bueltatuko dira Gaztezulori eta Aiurriri laguntzeko asmoz eta bide batez, euskarazko komunikabideen sektore osoarentzat kontuan hartzekoak izan daitezkeen aholkuak eskaintzera. Lucio Mesquitari eta Charlotte Eimerri eskerrak eman nahi dizkiegu beren esperientziak Hekimeneko komunikabideekin partekatzeagatik.