Harro hadi

Bukaerara iritsi da Baionan aurtengo korrika. Harro egon behar dugu 2024 honetan korrikak lortu duen arrakastarekin euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoa den herri indarra biltzeko aukera eman baitu. Zeregin horretan, euskarazko komunikabideak ezinbesteko tresnak dira ez baitago hizkuntza bat normalizatzerik hiztunek ez badute ekosistema mediatiko anitza, erakargarria eta eraginkorra eskura. Hortaz, gu ere harro egiten dugunarekin eta etorkizunari heltzeko arduraz, indarrez eta ilusioz beterik.