Hiru elkarteek Euskal Herria, Galiza eta Kataluniako gertuko komunikabideen espazioa indartzeko lankidetza akordioa sinatu dute.
AMIC (L’Associació de Mitjans d’Informació i Comunicació) hizkuntza katalana erabiltzen duten gertuko komunikabideen ordezkaritza zabala duen elkartea da. Bere zeregin nagusia sektorearen indartzea da dagokion esparru linguistikoan.
Amega (L’Asociación de Medios en Galego) galegoz argitaratzen duten enpresa eta proiektu komunikatiboak biltzen dituen elkartea da. Elkartea Galizako gertuko komunikabideen ekosistema leihakorraren aldeko lana egiten du errealitate sozial eta kulturalean erroturik.
Sinatutako dokumentuaren bitartez, elkarlanerako eta indarrak batzeko hiru elkarteek duten borondatea azpimarratzen da. Lankidetza honi esker, interes komunak defendatuko dira, ezagutzaren elkar trukea sustatu, garapenerako aukerak identifikatu eta elkarlanean sortutako proiektuak sustatuko dira bai eta Europa mailan ere aukera balego. Helburu nagusiak, beraz, berrikuntza sustatzea, profesionalen arteko sinergiak bilatzea eta etorkizuneko erronkei denok batera heltzea.
Akordiaren sinaketaren bitartez, hiru elkarteek elkarlanerako duten konpromisoa adierazten dute baita konpartitzen dituzten helburuak betetzeko biderik eraginkorrena zein den definitzeko asmoa ere. Elkarlana beste elkarte batzuei ere irekita dago beti ere, elkarte bakoitzaren independentzia bermatuz.
Skip to PDF content
