PirenIA media muga arteko europar proiektua da eta bere helburua adimen artifizialean oinarritutako tresna bat garatzea da gertuko komunikabideei zuzendua. Tresnaren garapenak lurraldeetako hizkuntzak ardatz izango ditu. Proiektuak harrera ona izan du komunikabideen artean erredakzioei errepikakorrak eta astunak diren zereginak era azkarrean eta eraginkorrean errazten dizkielako. Bere bitartez, komunikabideen edukiak kalitate handiagokoak izango dira eta erredaktoreek beren zeregina balio handia eskaintzen duten lanetan zentratu ahalko dute.
Garatzen ari den plataformak katalana, frantsesa, gaztelania, okzitaniera eta euskara erabiliko ditu eta ondorioz, Euskal Herriko, Akitania Berriko, Kataluniako eta Okzitaniako gertuko komunikabideek erabili ahalko dute. Proiektua garatzeko 2027 arteko epea dago eta bitarte horretan, komunikabideek formakuntza saioak eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.
PirenIA media proiektuak Europar Batasunak laguntzen du diruz, Interreg VI-A POCTEFAren bitartez. POCTEFAren helburua muga arteko integrazioa indartzea da alor ekonomikoan bai eta sozialean ere.

