Aldaketa sakonak trafiko digitalean

Formakuntza biziki interesgarria eskaini zigun SEOn aditua den Clara Soterasek. 33 lagun bildu zituen formakuntzak, gaiak sortzen dituen kezken adierazgarria da kopuru altu hori. Saioari esker, orain arte erabili ditugun tresnak eta egon daitezkeen aukera berriak baloratu ahalko ditugu eta sektorearentzat interesgarriena dena hautatu. Gaiak segida izango du, beraz. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.