Eusko jaurlaritzak COVIDaren pandemiak komunikabideetan eragindako kalteak arintzeko asmoz 5 milioi euro banatu ditu audientzia handiko hainbat egunkari eta irratiren artean. Banaketa horrek ordea, euskarazko komunikabide gehienak baztertu egin ditu. Horren harira, Hekimenek prentsa oharra plazaratu zuen euskarazko komunikabideek ere pandemiaren kalteak pairatu dituztela esanez eta ondorioz, laguntzak helarazteko eskatuz. Afera horren harira EH Bilduko Jasone Agirrek Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua den Bingen Zupiria interpelatu du. Hona hemen bere erantzuna.