Marka kudeaketa eraginkorrerako tresnak

Iván Díaz-ek azaroaren 22 eta 23ko saioetan marken definizio eta kudeaketa estrategikorako tresna eta metodologia desberdinak azalduko dizkigu eta hala nahi duten bazkideei ikasitakoa praktikan jartzeko eta denbora tarte baten buruan jarraipena egiteko aukera ere bai, Hekimenetik bertatik baina Iván eta bere lantaldearen laguntzaz.

Ikus dezakezuenez, bi saio hauetan komunikabideontzat oso garrantzitsua den gai bat landuko dugu eta formakuntza saioaz harantzago, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere eskainiko dugu, gaian adituak diren pertsonen laguntzarekin.

Saio hauek lantalde osoarentzat dira interesgarriak, ez soilik marketing-az edota komunikazioaz arduratzen diren lankideentzat. Interesgarria litzateke zuen egitasmoko atal desberdinetan lanean ari diren pertsonak etortzea. Ziur egon ez zaizuela damutuko.

Izena emateko: ilasa@hekimen.eus