Innovation Media Consulting enpresako zuzendaria den Juan Señorrek hitzaldia eskaini du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gonbidaturik eta euskarazko 30 komunikabidetako 40 pertsonen aurrean gaur egungo kazetaritzaren erronkaz aritu zaigu Juan Señor. Adimen artifizialaren eragina, negozio ereduen bilakaera, erredakzioen integrazioa eta beste hainbat gai jorratu ditu. Hitzaldia, 25/27rako deialdia prestatzeko testuinguruan kokatzen da eta datozen hilabeteetan Innovation Media Consultingeko teknikariekiko elkarlanak segida izango du.