Arnasguneetan euskararen bizi indarra galtzen ari dela eta kezka handia dute UEMAko lagunek.
Hori dela eta, kanpaina bat abiatzea erabaki dute. Horretarako sektore desberdinen inplikazioa
bilatzen ari dira kanpaina osatzeko eta, zentzu horretan, euskarazko komunikabideen sektorearen
ekarpena nahiko lukete.
Kanpainaren helburua arnasguneen babeserako legearen alde eragitea da. Eragileekin aldebikoak
egiten ari dira. Kanpainaren aurkezpena otsaila amaieran izan zen Hernanin eta eragileekin
apirilaren 14an egin nahi dute agerraldia, alegia, Hekimenek beste eragile batzuekin batera hor
parte hartzeko proposamena egin dute. Ideia euskarazko hedabideek arnasguneen alde zeozer
egitea litzateke.
Zeozer orokorra izan daiteke adibidez, arnasguneetako herritarrak euskaraz informatzen
jarraitzeko konpromisoa, arnasguneetako herritarrei euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen
jarraitzeko konpromisoa… edota zeozer zehatzagoa, arnasguneetako herritarrei begirako
harpidetza edo eskaintza kanpaina bereziak, esate baterako.
Ildo beretik eta urtero bezala, udalerri euskaldunen eguna egingo dute Otxandion, maiatzaren
16an. Segidan herriz herri tailerrak eta bestelako ekimenak egingo dituzte, herri bakoitzeko datuak

