Hekimen UEMArekin bat

UEMAk kezka handia du datu soziolinguistikoek arnasguneetan erakusten duten gainbehera dela eta. Izan ere, euskara ahultzen ari da eremu euskaldunenetan. Iaz Siadecorekin batera egindako proiekzio demolinguistiko batean arabera erdara nagusituko dela lekurik gehienetan eta ia arnasgunerik ez da geratuko. Aldaketa eragite aldera, hizkuntza politika «lurralde ikuspegitik» planifikatzeko estrategia baterako abiaburua aurkeztu zuen UEMAk otsailean, eta hor jarritako helburuak lortzen lagundu dezakeen dinamika aurkeztu da orain: Esnatu.

Arnasguneetako gainbeherari aurre egiten laguntzeko konpromisoak sustatzea da dinamikaren helburua. Hekimen elkarteak bat egiten du dinamikarekin.