Aldaketak trafiko digitalean

Hilabete bukaeran, ekainaren 30ean, urteko bigarren formakuntza saioa egingo dugu trafiko digitalaren eremuan gertatzen ari diren aldaketen inguruan. Gaian aditua den Clara Soteras izango dugu hizlari eta saioa nahiko teknikoa izango da, hortaz, hedabideetako arduradunentzat ez ezik, trafiko digitalean aritzen direnentzat ere interesgarria izango da. Formakuntza saioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Izen ematea irekita dago jada ilasa@hekimen.eus idatziz, ohi bezala.