Bazkideen txokoa

Berrikuntza proiektuen fitxa

Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuei begira Hekimen elkarteak hainbat informazio eskuratu behar ditu eragin lana errazago egiteko. Alde batetik, zenbat berrikuntza proiektu eta zer nolakoak egin nahi diren ezagutu behar dugu eta bestaldetik, proiektu horien zenbateko diru finantzazioa eskatzen duten. Horixe da fitxa honen helburua.