albisteak

GUKA aurkeztu da Azpeitiko Basazabalen

Guka estrategiaren hiru hankak aurkeztu dituzte Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) ordezkariek Azpeitiko Basazabal jauregian egin duten ekitaldian. Marka eraldaketa, eskaintza berria eta kidetzeko formula berria erakutsi dituzte jendaurrean.

Kode deontologikoa

Hekimen osatzen duten bazkideek eztabaida prozesu luze eta aberats baten ondoren kode deontologikoa onartu dute elkartearen batzarrean. Hemendik aurrera erreferentziazko dokumentua izango da Hekimen osatzen duten euskarazko komunikabideentzat. View Fullscreen

Harro hadi

Bukaerara iritsi da Baionan aurtengo korrika. Harro egon behar dugu 2024 honetan korrikak lortu duen arrakastarekin euskararen normalizazioaren bidean ezinbestekoa den herri indarra biltzeko aukera eman baitu. Zeregin horretan, euskarazko…

Inpaktu sozialaren neurketa komunikabideetan

Apirilaren 16an Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan SOUTH 180 aholkularitzako zuzendaria den Roberto Suarez eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko kazetaritza saileko irakaslea den Carmina Crusafon izango ditugu gurekin. Inpaktu soziala neurtzeko bidea…

2024ko Hekimenen urteko batzarra

Urteko batzarrean Hekimeneko bazkideek honako irakurketa hau plazaratu nahi izan dute euskarazko komunikabideen egoeraren aurrean: View Fullscreen

2023ko urteko mintegia Ipar Euskal Herrian

Urtero, Euskal Hedabideek bi eguneko formakuntza eta gogoeta mintegia antolatzen du, euskarazko hedabideetan lan egiten dutenei zuzendua. Topaketa horrek, hedabideen sektorearen inguruko etorkizuneko erronkei lotzeko helburua du beti ere, elkarlan…

Juan Señor euskarazko komunikabideen aurrean

Innovation Media Consulting enpresako zuzendaria den Juan Señorrek hitzaldia eskaini du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gonbidaturik eta euskarazko 30 komunikabidetako 40 pertsonen aurrean gaur egungo kazetaritzaren…

Adimen artifizialaren eragina aztergai

Adimen artifizialaren eragina kazetaritzan eta bereziki euskarazko komunikabideetan aztertuko dugu ekainaren 8an Elhuyarren egoitzan Josu Aztiriak gidatuta. Izen ematea irekita dago jada ohiko bidean: ilasa@hekimen.eus