Iruñerrian euskarazko telebista jartzeko kanpaina abian
Xaloa Telebistak abiatu du Iruñerrian euskarazko telebista abian jartzeko kanpaina. Horretarako dirua biltzeko kanpaina martxan jarri dute. Gehiago irakurtzeko: http://karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-irunerrian
Publizitate instituzionala euskal hedabideetan, %3tik behera
Publizitate eta komunikazioan Eusko Jaurlaritzak 2013an gastatu zuen aurrekontuaren %2 baino gutxiago iritsi zen euskal hedabideetara: 107.1911 € denera. Kopuru hori Jaurlaritzak egin zuen gastu orokorraren %1,9 da, hain justu.…
Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari diru laguntzak euskal hedabideekin aztertzeko
Gaur goizean onartutako mozio baten bidez, Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari hedabideetan euskara sustatzeko diru laguntzak “euskarazko hedabide nagusiekin batera” aztertzeko, “horien jarraipenerako behar dituzten baldintzak izan ditzaten”. Halaber, diru…
Arnas luzeko kazetaritza laguntzeko plataforma
Zuzeu orainkariak kazetari gazteen proiektuak laguntzeko crowdfunding plataforma bat sortu dute, Arnas Luzea izenekoa,”bestela euskaraz egingo ez liratekeen erreportajeak, kronika, elkarrizketa eta arnasa luzeko bestelako idazlanak gauzatzeko”. Informazio gehiago, hemen
Diru laguntzak direla eta
Hekimen elkarteko ordezkariek bilera egin zuten atzo, azaroak 5, HPSko ordezkariekin, diru laguntzaz, hizkuntza politikaz, eta administrazioaren eta euskal hedabideen sektorearen arteko harremanaz. Bileraren aurretik, Hekimenek ohar hau plazaratu zuen:…
EHUn, Behategiarekin
Euskal hedabideen Behategiaren proiektua urratsak egiten ari da poliki baina etenik gabe. Gaur goizean, Hekimeneko ordezkariek bilera izan dute Leioan bertako hiru ikerketa taldeko buruekin eta errektorearen kabineteburuarekin, proiektuak unibertsitate…
Hekimen beka, EHUko Zabalduz egitasmoan
Josu Amezaga EHUko irakasleak zuzenduta, Gorka Salzes ikerlaria ‘Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa’ izeneko tesia prestatzen ari da. Tesi hori Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak…
Berria TB eta Euskalerria Irratia, sanferminetan bat
Berria Telebista eta Euskalerria Irratia elkarrekin emango dute aurtengo txupinazioaren kronika, eta elkarrekin egingo dituzte hainbat saio, jaiak irauten duen egunetan zehar. Igande goizean hasiko da elkarlana, 10:00ean, txupinazio aurreko…
Baleike eguna
Aldizkariak hogei urte bete dituela eta, Zumaikako Baleika aldizkaria Baleike eguna ospatuko du uztailaren 5ean, egun osoko egitaraua lagun. Goizean txistulariak izango dira, kale animazioa, eta ondoren bazkaria, herriko frontoian.…






